Bizikleta alokairu tarifak

Estás en: Euskara > ZIKLOTURISMOA > Bizikleta alokairua > Bizikleta alokairu tarifak

Salneurri orokorrak eta baldintzak

 Konpromisorik gabeko aurrekonturik nahi izatekotan, geure erreserba formularioan sar zaitezke, non bizikletaren neurriaz gain, osagarri hoberenak gehitu ahalko dizkiozu. Geure prezioek BEZ dute erantsia.

  • Hiri bizikleta...............................15€ eguna edo 10€ egun erdia
  • Oraintxe Touring bizikleta.......20€ eguna eta 75€ astea
  • Oraintxe MTB bizikleta... ...... ..20€ eguna eta 75€ astea
  • Kalkhoff Touring bizikleta........20€/eguna eta 75€ astea
  • Bizikleta alforjak......................5€/eguna
  • BOB erremolkea......................10€/eguna
  • Croozer haur gurdia...............10€/eguna
  • Mapa euskarria.......................1€/eguna
  • Bizikleta garraioa....................45€/eguna

Baldintza orokorrak

  1. Alokairua, erreserba formularioa betetzerakoan gauzatuko da.
  2. Behin erreserba formularioa bidalia, e-mail bat jasoko duzu aukeratu duzun produktua libre dagoen ala ez konfirmatuz eta ordainketa egiteko moduaz.
  3. Erreserba blokeatzeko, eskariaren osoko ordainketa egin beharko da.
  4. Erreserba bertan behera geratzeko eskaera, 15 egun aurretik egin daiteke inolako kosturik gabe.
  5. Alokairuko egunen batuketa, bizikleta hartzen denetik itzultzen den arte eginen da, bi egun horiek barne.
  6. Bizikleta ematerako orduan, fidantza moduan 150 euro kreditu txartel bidez atxiki ahal izango da. Diru hori bizikleta bueltan jasotzean itzuliko da, erabilera okerragatik gerta litezken hausturak deskontatuz.
  7. Bizikleta ezingo zaio beste edonori utzi eta ezingo da erabiltzailea ez den beste edonor garraiatzeko erabili.
  8. Bizikleta hartu haurretik, erabiltzaileak bizikleta erabiltzeko egoera normalean dagoela egiaztatu beharko du.
  9. Erabiltzaileak beregain hartzen du bizikleta gordetzeko ardura, hartzen duen momentutik itzultzen duen momentura arte. Beraz erabilera arduratsua dagokio, bere lapurreta, galtze edo hondatzea ekiditeko.
  10. Erabiltzaileak, edozein aginte edo erakundek, estatu, autonomi zein tokian tokiko administrazioa dela, bizikletan ibiltzeko edo eratorritako edozein osagarri, kaskoa, txaleko erreflektante eta abar eramateko ezarritako arauak betetzeko ardura dauka. Zirkulazio arauek esaten dutenaren aurkako bizikletaren erabilpena debekaturik dago.
  11. Erabiltzailea arduradun bakarra da bere buruari edo beste edozein pertsonari eragindako kalteen aurrean, hala nola norbere edo gainontzeko pertsonen ondasunei eragindako kalteena, bizikletaren erabilera egoki zein desegokiagatik.
  12. Lapurreta edo galera kasuan, erabiltzaileak 24 ordu baino lehen, emandako kontaktu zenbakian abisua igorri eta polizi aurrean jarritako denuntziaren ziurtagiria emateko beharra dauka. Bizikletari kalte eragin dion istripu edo matxura sortatuz gero, Seur-eko delegazio gertuenekoan utzi beharko du.
  13. Lapurreta edo galera kasuan, Mundoraintxek, 400 euroko kopurua kobratuko dio bezeroari.
  14. Bizikleta berandu itzuli ezkero, tarifaren araberako diru kopurua kobratuko da.
  15. Abenduaren 13ko Pertsonen Pribatutasunaren 15/1999 Lege Organikoarekin bat eginez, zure datuak, egindako eskaerari erantzuteko soilik erabiliko dira. Inola ere ez dira gordeko ezta beste pertsonari luzatuko.


ORAINTXE SLSan Anton, 64 Iruña (Nafarroa)Tel. 948213033www.mundoraintxe.com

RSS - Mundoraintxe

Suscríbete a nuestro Feed RSS para estar siempre informado de nuestras novedades

info@mundoraintxe.com - Tel: +34 948 213 033 - Nueva 121 y San Antón 64 - 31001 Pamplona (Spain)