Mundoraintxek bizikletaren munduaz gozatzeko zerbitzu sorta zabala eskaintzen du. Bizikleta onak abiapuntura eraman eta helmugan jaso, punta puntako akzesorioak, ekipai garraio zerbitzua, transferrak... zikloturista, bizikletaz ibiltzearekin soilik gozatzeko beharrezko guztia. Iberiar Penintsulako edozein puntutan arazo logistikoari konponbidea emango dizu, familiartean asteburu on bat gozatzen lagunduko dizu edo zeure neurrira diseinaturiko ibilbideaz.

Mundoraintxen 25 urte baino gehiago daramatzagu bizikletaz bidaiatzen. Urte asko dira abentura gazi-gozo, aurkikuntza eta poztasun handikoak, beti ere bizikleta gainean. Bidai bakoitzean pribilegiatu batzuk garela egiaztatuz, bidaiatzeko modu honek paisaiak sentitzeko, pertsonengana hurbiltzeko, distantzia luzeak ibiltzeko aukera eman digulako beste edozein ibilgailuk eman ez digun autonomia eta askatasunarekin.
Mundu osoan zehar geure bizikletak eta ekipaia arrastaka ibili ondoren, autobus geltoki zein aireportuetan negoziatzen ibiliz, matxura tontoekin atsekabeturik, ostatu batzuekin ustekabeak izan eta gero... Mundoraintxetik, erraztasun eta bitartekoak eskaini nahi ditugu, bizikletaz bidaiatzea erosoa eta atsegina izan dadin, erronkak eta gertakariak, ibilbideak berak dakartzana izanik.
info@mundoraintxe.com - Tel: +34 948 213 033 - Nueva 127 - 31001 Pamplona (Spain)