Oinarrizko mekanika ikastaroa

Estás en: Euskara > BIZIKLETA SUSTAPENA > Ikastaro eta tailerrak > Bizikleta mekanika ikastaroak > Oinarrizko mekanika ikastaroa

CURSO MECANICA BASICA BICICLETA

Oinarrizko mekanika ikastaroa

Bizikletaren mekanikaren hastapena

Honako bizikletaren mekanika kurtso hau, egunerokoan txirrindulari batek izan ditzakeen arazo ohikoenei konponbidea emateko dago diseinaturik, gurpil zulatze bat konpontzetik zaratatxo deserosoei irtenbidea topatzera. Bizikletaren erabilera, modu seguruan gainera, sustatzeko modurik hoberena, erabiltzaileak mekanikaren inguruko ezagutza minimo batez hornitzea dela deritzogu.  

Zergatik egin?

  1. Segurtasunagatik (zulatu bat konpontzen, katea olioztatzen, frenoak doitzen eta beste zenbait kontu txiki ikastea, ezustekoak ez izaten laguntzen dizu).
  2. Bizikletaren mekanikaren munduan murgiltzea erraza eta dibertigarria delako.
  3. Ekonomiagatik (norberak konpontzea tailerrera eramatea baino merkeago delako).
  4. Bizikleta balkoitik ateratzea, bizikletarentzako, ingurumenarentzako eta zeure osasunerako ona delako.

Edukia

  • Aurkezpena
  • Bizikletaren atalak eta erremintak
  • Errebisio orokorra
  • Garbiketa eta olioztatzea
  • Gurpil zulatuen konponketa
  • Galgen doitzea
  • Zapaten aldaketa
  • Atzeko aldagailuaren doitzea
  • Aurreko desbideragailuaren doitzea
  • Oinarrizko ergonomia
  • Bide segurtasun baliabideak

Beharrezko materiala: ikastaroa Mundoraintxeren bizikleta eta erremintekin egiten da.
Kopurua: 8-10 ikasle gehienez

RSS - Mundoraintxe

Suscríbete a nuestro Feed RSS para estar siempre informado de nuestras novedades

info@mundoraintxe.com - Tel: +34 948 213 033 - Nueva 121 y San Antón 64 - 31001 Pamplona (Spain)