Bidaietako mekanika ikastaroa

Estás en: Euskara > BIZIKLETA SUSTAPENA > Ikastaro eta tailerrak > Bizikleta mekanika ikastaroak > Bidaietako mekanika ikastaroa

Bidaietako mekanika ikastaroa

Bidaietako mekanika ikastaroa

Mekanika aurreratua eta bizikletaz bidaiatzeko trikimailuak

Ikastaro hau, beren bizikletarekin autonomia osoa izan nahi dutenentzako dago pentsaturik, edozein abenturari berme gehiagoz aurre egiteko gaitasuna izan dezaten finean. Gainera, ikastaroko saio batean, trikimailu eta aholku batzuk erakusten dira bizikletaz bidai bat egiterakoan baliagarri izango direnak. Bukatzeko, mugiaraziko zaituen diapositiba batzuen proiekzioaz  gozatzeko parada izanen da.

Edukia

Lehen eguna: gurpilak (3 ordu)
  • Aurkezpena, metodologia eta helburuak
  • Gurpil azalak (gurpil azalaren aukeraketa, presioak, ekidin beharreko kalteak, eta abar)
  • Zulatzeak (konponketak, nola ekidin, larrialdietako konponketak eta trikimailuak)
  • Cassette-a askatu
  • Erradio bat aldatu
  • Gurpilen lerrokatzeari buruzko sarrera
  • Abatzaren lasaieren antzemate eta doitzea
Bigarren eguna: transmisioa (3 ordu)
  • Garbitze eta olioztatzea
  • Lasaierak, desgasteak eta errebisioak (pedalierra, bielak, katea, eta abar)
  • Aldagailuaren doitzea
  • Desbideragailuaren doitzea
  • Kate aldaketa
Hirugarren eguna: galgak (3 ordu)
  • Zapaten aldaketa
  • Sirga eta zorroen aldaketa
  • Galgen doitzea
Laugarren eguna: aholkuak, trikimailuak eta proiekzioa (3 ordu)
  • Herrialde eta data aukeraketa
  • Bizikleta aukeraketa
  • Osagarri eta erreminten aukeraketa (zer eraman, gehienezko pisua, check list-a, eta abar)
  • Bizikletaren paketatzea
  • Botikina eta osasuna
  • Elikadura
  • Ergonomia eta segurtasuna
  • Proiekzioa 
RSS - Mundoraintxe

Suscríbete a nuestro Feed RSS para estar siempre informado de nuestras novedades

info@mundoraintxe.com - Tel: +34 948 213 033 - Nueva 121 y San Antón 64 - 31001 Pamplona (Spain)