Bizikleta publikoak

Estás en: Euskara > BIZIKLETA SUSTAPENA > Bizikletentzako erraztasunak > Bizikleta publikoak

Bizikleta publikoak

Ibilbide seguruak

"Bide gorriak" baino zertxobait gehiago

Txirrindulariak ibilbide seguru eta zuzenak behar ditu bere joan-etorrietan. Honek, irtenbide ezberdinak eskatzen ditu egoera bakoitzean (maldak, etorbideak, oinezko lekuak, eta abar.) jokabide desberdinekin hainbat faktoreren arabera (motordunen abiadura eta dentsitatea, kaleen zabalera, alternatiba posibleak....). "Espaloi gaineko bizikleta bideak", edo bizikleta espaloia deiturikoa, kasu guztiak konponduko dituen irtenbidea direla pentsatzeak, akats tamalgarria izan daiteke. 

Bizikleta espaloia: eredu eztabaidagarria

Bizikleta publikoak

Lehendabizi, txirrindulariak oinezkoekin lehian jartzen dituelako, mugikortasun jasangarria sustatu nahi denean, halako lehia guztiz desegokia delako. Baina batez ere, bizikletak berezko dituen zenbait dohain galtzen dituelako. Alde batetik, bere ibilgailu izaera galtzen du galtzada partekatzeko aukera galaraztean eta honekin, lehentasunak mantendu eta ibilbideak aukeratzekoan zirt edo zart egiteko parada. Beste aldetik, gainontzeko ibilgailuek bizikletaren ikuspena galtzen dute eta bizikletak galtzadara abiaduran salto egiterakoan, arriskuan jartzen dira. Bizikletak galtzen duen hirugarren ezaugarria, norabidea zuzen eta laburrena hautatzeko askatasuna dago, betiere distantzi ekonomia oinarritzat harturik. Espaloietatik ibiltzerakoan, bizikletak eraginkortasuna galtzen du, ibilgailu motelagoa bilakatzen da eta arriskutsuagoa ere, bai txirrindulariarentzako zein beren lekua hartua dakusaten oinezkoentzako.

Hobe bizikletaz ibilgarri diren bideak bizikleta bideak baino

Beraz, hirietan derrigorrezkoa da lehenik, trafiko baretze neurrien aldeko apustua egitea (elkarbizitza guneak, 30 km/h abiadura muga guneak), ibilgailuen abiadura zainketa zorrotza egitea, eta jokabide zuhurtziagabeen eta arduragabeen jazarpena. Honela, geure kale gehienak bizikletaz ibilgarriak izan daitezen. Eta ondoren, baldintzek espazioa partekatzen uzten ez duten lekuetan, bizikleta bideak paratu beharko dira. Galtzadakoak hobetsiz, bidegurutzetan eta errotondetan zeharkatze lehentasuna emanez, eta behinik behin motordun ibilgailu pribatuei aukerak murriztuz.

RSS - Mundoraintxe

Suscríbete a nuestro Feed RSS para estar siempre informado de nuestras novedades

info@mundoraintxe.com - Tel: +34 948 213 033 - Nueva 121 y San Antón 64 - 31001 Pamplona (Spain)