Bicicletas públicas

Estás en: Euskara > BIZIKLETA SUSTAPENA > Bizikletentzako erraztasunak > Bicicletas públicas

Bicicletas públicas

Bizikleta publikoak

Soluzioa al dira? Alternatibarik ba al da?

Bicicletas públicas

Bizikleta eguneroko joan-etorrietarako berreskuratzeko bide zail honetan, azken urte hauetan erreminta interesgarri bat azaltzen da: bizikleta publikoa. Udal eta administrazio ezberdinek, dudarik izan gabe, aparkaleku berezi eta automatizatuetan ahal dela, bizikleta polit eta berdinez josi dituzte hirietako lekurik adierazgarrienak. Inork ez du uste guzi hau ona eta komenigarria izan ez daitekeenik, bizikleta hirian sustatzea baldin bada kontua. Eta are gutxiago, ordezko garraio publiko sistema batetaz hitz egiten bagabiltza. Inbertsioak handiak izanik ere, badirudi hauek justifikatzen duten interes orokor bat dagoela eta horrez gain, zenbait enpresa elkarte handi aurki ditzakegu sistema hauek munduko hiri ezagunenetan ezartzeko nahian.

Guztia ongi doala dirudi baina arazoak hasi dira. Esperientziak horietako batzuk azaleratu dizkigu: joan-etorri motzak ez dira berrorekatzen, sistemek huts egiten dute, bizikletak hondatzen dira, eta okerrena, erabiltzaileek ez dute zenbait bidai burutzea lortzen. Gaitz hauek biderkatu egiten dira bizikleta publikoak autobus geltokiak bailiran, leku guztietara zabaldu nahi direnean. Bizikletak puntu batetik bestera mugitu beharra sortzen da, erabiltzaileek gune batzuk hustu eta beste batzuk betetzen dituztenean.

Azken finean, kamioi edo furgoneta flota batetaz, mantentze ekipoez, larrialdi tailer, arreta publiko zerbitzuez, kudeaketa enpresez, erosketa masiboez, marketing eta komunikabideetaz, auditorietaz, inkestetaz... ari gara hizketan. Makinaria astun eta konplexua jarri dugu martxan, guztiok etxean dugun edo eskura eduki genezakeen zerbaitetarako: bizikleta bat. Une honetara iritsirik, arazoa, egindakoak justifikatzeko komenientzian datza: urte askotarako kontratuak, egindako obrak, enpleguen mantentzea, lorturiko ingurumen irudi egokia...

RSS - Mundoraintxe

Suscríbete a nuestro Feed RSS para estar siempre informado de nuestras novedades

info@mundoraintxe.com - Tel: +34 948 213 033 - Nueva 121 y San Antón 64 - 31001 Pamplona (Spain)