Bizikleta

Estás en: Euskara > BIZIKLETA SUSTAPENA > Bizikleta

Bizikleta

Bizikleta

Hirian sustatu beharreko ibilgailua

Ez dugu uste beharrezkoa denik hiri garraio-modu bezala bizikletaren abantailak eta potentzialtasunak argudiatzea. Ekologikoa, merkea, azkarra, malgua, osasuntsua, gertukoa, dibertigarria... bizikletaren onura edo bertute teorikoak dira, baina askotan ia ezinezkoa dirudi praktikan berau baliatzea. Agian geure artean, gainditu gabeko aurreiritzi gehiegi eta mugikortasun ohitura errotuegiak daude. Mundoraintxetik, batzuk zein besteak borrokatzen lagundu nahi dugu ekarpen praktikoen bitartez.                                                         

Jatorritik hasita, bizikletaren sustapenerako lehen gakoa, bat eskura izatea da. Modu asko dago bizikleta bat eskuragarri izateko. Ohikoena, baten jabe izatea.   

Bizikleta

Halere, udal askok formula moderno eta promoziozko baten autua egin dute jendearen esku bizikleta multzoa ipiniz: bizikleta publikoak. Nahiz eta bere hasierako xedea, garraio sistema publiko alternatiboa eskaintzearena, ez den kasu gehienetan bete, bizikletan hasteko tresna gisa eta bizikletaren irudi instituzionalerako balio dezake. Hala eta guztiz ere mugikortasun iraunkorrerako soluzio errealik ez dute eskaintzen, bere ingurumen eta ekonomi kostu zuzen zein zeharkakoak direla medio.                                                                    
Badira beste modu batzuk bizikleta bat eskuratzeko, errazagoak eta merkeagoak direnak. Kolektibo zehatzei, unibertsitate edo enpresa zentroei zuzenduriko epe luzerako alokairuak adibidez, eraginkorragoa den apustua da, udal diru kutxarentzako kostu txikiarekin gainera.                                     
Hiri bizikletak erosteko "Plan Renove" bat ezartzea, tokiko komertzioa ere laguntzen duen beste formula bat da.         
Baina alternatibarik errazena, trastelekuan ahaztuta dugun bizikleta berreskuratzea eta puntuan jartzea da. Horretarako, bizikleta bultzatu nahi duten udalek, dohaineko bizikleta azterketa zerbitzua sustatu eta finantzatu beharko lukete, hiritarrek, beren bizikleta zaharkituak, utziak edo baztertuak martxan jar ditzaten.

RSS - Mundoraintxe

Suscríbete a nuestro Feed RSS para estar siempre informado de nuestras novedades

info@mundoraintxe.com - Tel: +34 948 213 033 - Nueva 121 y San Antón 64 - 31001 Pamplona (Spain)